XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MAITE - Bost duro besterik ez zeukanat.
Utzi egingo haunat...
Seigarrenik behin ere ez!
MAITE - Oraingoan Marijose: etorriko al zara gaur?
Badakizu, festa txiki bat daukagu eta... garaiz etorriko gara, e...
Haizea hartzera denak!
(Deskolgatuz) Bai? Esan?
TXEMA - Kaixo
MAITE - Nor da?
TXEMA - Ni! Txema, neska!
Ez al nauzu ezagutu?
MAITE - Ba, ez!
TXEMA - Muturtxoa, muturtxoa?
MAITE - Nik? Ez, ez...
TXEMA - Ummm! Aizu, Maite, e... gauza bat kontatzeko deitu dizut.
Ez dakizula etxera nentorrela norekin topo egin dudan?
MAITE - Nola jakitea nahi duzu?
TXEMA - Aitonarekin...
MAITE - Ohhhh!
TXEMA - Baietz, baietz! Entzun...
MAITE - Txorakeriak kontatzekotan, hobe duzu telefonotan xentimorik ez gastatzea!
TXEMA - Ez, ez... zaude...
MAITE - Zerbait interesanteagoa bururatu beharko zaizu, berriz nerekin hitz egiteko! Aio!